XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pauen hil zirenen izen batzu: anai Zaldua Usurbilekoa (1942), aita Lescloupé Capbisekoa (1944), aita Lubac Rodez aldekoa (1950) eta Elissetche apeza Aheztarra ( ).
Gernikan, haitzondoaren inguruan, Altube zenaren ohoretan izan dira hitzaldiak, eta, ondotik, euskaltzain zenduen fagoretan meza.
Hango kantuak!
Foruan, Frantsiskanoen etxean, hiru egunez goiz-arrats lan egin dute euskaltzainek eta gero Lekeitiorainoko itzuli bat.
Haratekoan Ziortza-n gelditu dira: hango eliza eta fraidetxea ikustekoak; haatik, fraide gabeko fraidetxea zoin den ilun....
Hamekagarren ehun urte burua zuten Kuxa-n; handik atera zen eta Monserrat abadetegiaren egilea.
On da geroari buruz elgarrekin otoitz egitea, solastatzea eta elgar sustatzea.